XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jone Mujika, Bermeoko arraunlaria

Jone Mujika 19 urtetako arraunlari gaztea dugu.

Badira sei urte Bermeoko arraunlari taldean diharduela eta hain bat txapelketa eta sari irabazi du, bai estatu eta bai nazioarteko mailan.

Gaur egun, infantilak entrenatzeaz gain, binakako banku mobilean konpetitzen du eta bere ametsa emakumeen traineru bat sortzea litzateke.

AIZU: Noiz eta nola hasi zineten? J. MUJIKA: Orain dela urte batzu entrenatzen hasi ginen, eta jende asko gu ikustean animatu egin zen.

Gaur egun pabeloi berria dugunez hasieran baino hobeto gaude.

Hasiera batetan hiru neska ginen, orain 25 edo izango gara.

A: Ez al zizueten marimutil eta horrelakorik deitzen? M: Hasieran bai.

Eta beno, orain ere esaten dizute eskolan zelako bolak eta horrelako gauzak.

Baina orain jendea ohitu egin da, normala da herrian.

Gainera arraunketa kontuan neskak oso ondo gabiltza....

A: Banko fijo ala mobilean ibiltzen zara? M: Neskak banko mobilean.

Egin ditugu gauzak banko fijoan, baina barre batzu egiteko, besterik ez.

A: Ez dago neskak traineruan sartzeko esperantzarik ala? M: Traineru batetan? Ez, zeren ez bait dago plangintzarik neskekin traineru konpetizioa egiteko, baina ez dago gogo eta jende faltarik.

A: Dena afizioagatik egiten duzue? Ez duzuen txikitarik kobratzen? M: Pezeta bat ere ez.

Gainera estropadetan ez da ezer kobratzen.

Euskadiko Txapelketan eta Espainiakoan zertxobait, baina bestela ez.

Afizioak mugitzen gaitu.

A: Zelan ibiltzen zarete orduan diru aldetik? M: Hasieran jende gutxi ginen eta ez ziguten diru askorik ematen, baina orain jende gehiago etorri da.

Lehen bost edo sei miliorekin pasatzen genuen denboraldia baina 15 milioitako aurrekontua daukagu aurten, udalak ematen dituenak, federazioak laguntza handirik ematen ez badu ere.

Gero eta jende gehiago dago, materialea garestia da eta mantentzea ez da erraza.

Jone, ezkerretatik hasita lehenengo arraunlaria.